Orrialde hauetako atalek azaltzen duten moduan, garraioaren planifikazioan, zirkulazioan, horrek hirigintzan duen inpaktuan, ekonomian eta hiri- eta ingurumen-kalitatean espezializatutako aholkularitza-enpresa garen aldetik, gure zerbitzu-eskaintza zabala eta koherentea da alternatiba berriak aztertzeko eta sortzeko xedearekin. Zerbitzu mailak garraio-sistemaren hobekuntza eta, beraz, gure herri, hiri, metropoli-eremu eta komunitate autonomoetako kalitatea eta eraginkortasun ekonomikoa hobetzea lortu nahi duten erabaki eta eraikuntza- edo kudeaketa-proiektu guztiak biltzen ditu. Egungo egoera ekonomikoan,nabarmendu nahi dugu gure zerbitzuek inbertsio berriak eragotzi dituztela garraio-azpiegituretan eta sistemako kudeaketa-kostuak murriztea ahalbidetu dutela egiaztatu dugula.
Enpresa gisa jarduerari ekin genionetik, 1989ko otsailetik, zerbitzu horiek modu independentean, sortzailean eta artearen egoeraren estandarrei jarraiki eskaintzea jarri genuen helburu. Horrez gain, iraunkortasun-irizpideak hiru alderditan betetzeari dagokionez dugun erantzukizunaz jabetzen gara: garapen ekonomikoa, ekitate soziala eta ingurumenarekiko errespetua.
Iraunkortasunaren hiru E-rekin dugun konpromiso aitzindaria 1992. urtean Bizkaiko Lurralde Azterketarako Institutuak babestu eta EcoPlan International konpainiarekin batera garatutako "Access en Bilbao" txostenetik dator eta horrek jarraipena izan zuen estatu mailako "Ciudades Accesibles" programarekin, 1995-96 aldian Herri Lan, Garraio eta Ingurumen Ministerioak (M.O.P.T.M.A.) babestuta. Hain zuzen ere, Granada eta Toledoko idazkaritza teknikoetako arduradunak izan ginen, bai "Granadako deklarazioa" delakoaren, bai Toledon EcoPlan International konpainiako Francis E. K. Britton-ek kontzeptualizatutako "Autorik gabeko egunaren" gertaera historiko gisa.
Gure ohiko lan-ildoa garraio-sistemetan eraginkortasun maila handiagoen erdiespenean oinarritzeaz gain, sistemako eraginkortasunaren azterketan oinarritzen da, garraioaren alorraz haratago. Hau da, "ikuspegi sistemikoa" aplikatu dugu eraginak bi noranzkotan identifikatzeko, besteak beste, hirigintza, eraginkortasun ekonomikoa eta gure bizitoki- eta lan-eremuetako hiri- eta ingurumen-kalitatean.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu gure bezeroei urte hauetan (publiko nahiz pribatuei) emandako laguntza eta konfiantzagatik, haien konfiantzari esker soilik egin ahal izan baitugu aurrera eta konplexutasun tekniko, analitiko, politiko eta administratibo handiko alor horretan gure posizioa finkatu baitugu
Gure lanaren kalitate kontzeptual eta teknikoaren konpromisoarekiko leial izanik (*), aitzindariak izan gara garapen eta berrikuntza berrietan lider izaten, besteak beste, kasu hauetan:
- Zirkulazioko Eredu Mikroskopikoen Erabilera tresna gisa, baina ez ikerketarako, praktikarako baizik; 1991n jada lehenengo aldiz aplikatu ziren Donostiako Pio XII.aren semaforodun biribilgunean
- Geografia-informazioko Sistemen (GIS), 4 etapako garraioa eskatzeko ereduen eta Zirkulazioko eredu mikroskopikoen txertaketa, atzeraelikadurako mekanismoekin
- Zirkulazioko jardueren diseinua, aparkalekua, garraio publikoa eta eremu publikoetako politikak hiriguneak "eraldatzeko tresna" gisa, besteak beste, honako hirigune hauek: Barakaldo, Donostia, Getxo, Bilbo, Tolosa, Leioa, Hernani, Durango, Gernika, Zornotza, Hondarribia, Alonsotegi, Tutera, Zarautz, Erandio, Mungia, Areatza, Bermeo...
- 1994an bideko aparkaleku-sistemaren espezifikazio aitzindaria egin zen, matrikulak kontrolatuz, txandaketa bermatzeko eta Getxon tarifa ez linealak ahalbidetzeko, hori guztia, tokiko merkataritzaren alde. Berriki ondoz ondoko beste udalerri batzuetako txertaketetan hobetu egin da, hauetan esaterako: Bilbo, Gernika, Durango, Tolosa eta Zarautz.
- Eredu mikroskopikoen erabilera autobus eta trenbide arinetarako semaforo-lehentasunezko eskemen bideragarritasuna aztertzeko, eskaeren kalkulurako aldez aurreko urrats gisa (adib.: Gasteizko tranbia, Bilboko tranbia-eraztuna...)
- Zirkulazioaren Esleipen Dinamikoko (DTA) algoritmoen aplikazio praktikoa Bilboko bide-pilaketen benetako inpaktua aztertzeko, baita Boston eta Cambridgen ere, Charles ibaiaren gaineko sei zubiren konponketagatiko itxiera dela eta
- "Scenario Planning" teknikaren txertaketa, proposamen jakinen sendotasuna aztertzeko, etorkizuneko eszenatoki ororen ezinbesteko ziurgabetasun mailen aurrean
- Adierazle ekonomikoak hartzea, ez inbertsioaren edo esplotazioaren aurrezteko modu gisa soilik, baita kostu sozial gisa ere, administrazioak jasan ohi dituen mailatik goragokoak izaten baitira, oro har.
- Ekarpena ideien sorreran ("brainstorming") eta herri-partaidetzako eskemak edo talde espezializatuen, teknikarien edo politikarien arteko foroen eta eztabaiden kudeaketa, "Dialogue mapping" teknikaz baliatuta, 1999az geroztik
Gure bulegoak Leioako Gobelas eraikinean daude, la Avanzada autobiaren ondoan, eta pozik hartuko zaitugu. Gure ohiko lana Euskal Autonomia Erkidegoan, Errioxan, Nafarroan eta Kantabrian oinarritu da, baina Katalunian, Levanten eta Andaluzian ere eskaini dugu gure aholkularitza. Ildo beretik, laneko eta lankidetzako harreman estua dugu Europako eta Ipar Amerikako hainbat erakunde eta organismorekin. Hain zuzen ere, telekomunikazioen erabileran ere aitzindariak izan gara, maila geografikoan sare hedatua eta lankidetzarako (bai sinkronoa, bai asinkronoa) tresna oso eraginkorra izateko
Orrialde hauen bidez, gure zerbitzuak eta goi mailan profesionalizatutako eta bokazio sendoa duen lantalde gisa gure ibilbidea hobeto ezagutu ahal izango dituzula espero dugu; izan ere, badakigu gure erreferentziarik onenak gauzatzen laguntzeko aukera izan dugun errealitate hautemangarriak direla.
Gure zerbitzuei buruz zerbait argitu, iradoki edo kontsultatu nahi izanez gero, zuzenean gurekin harremanetan jartzea eskertuko dizugu.
 
(*) Oharra: ISO 9001:2008 eta ISO 14001:2004 ziurtagiriak ditugu |