LEBER, PLANIFICACIÓN E INGENIERÍA, S.A. Ingelesa | Gaztelania  
 
Gaurko Proiektuak        Aurretiko Proiektuak        Taldea        Eraikitzerakoan        Berriak        Hitzaldiak        Exempluak        Home        Gure Helbidea
Aholkularitza Estrategikoa
Modelizazioa
Garraio Publikoa
Aparkalekuak
Garraioaren Zerbitzu Adimenduak (ITS)
Ordaineko Errepideak
Mugikortasun Planak
Trafikoa Lasaitzen
Garraio ta Lurzoruaren Erlazioak
Emparantzak ta Oinezko Bideak
Errepide ta Autobideak
Beste Zerbitzuak


LEBER
Apartado 79.
48930 Las Arenas. Bizkaia
Tel.+34 94 464 3355
Fax +34 94 464 3562
info@leber.org

Bideokonferentzia:
Logitech Vid HD eta MS Live Meetingg

 

 
 
MUGIKORTASUN PLANAK
 

EAEko herri eta hiri askotan aplikatu dugu gure esperientzia, erantsitako eskemak azaltzen duen moduan, eta baita beste komunitate autonomo batzuetan ere, Tutera, Altsasu, Laredo eta Txingudiko eskualdearen kasuek erakusten duten moduan.

Aitortu beharra dugu 1992an iraunkortasuneko ideiak adibide zehatz eta nabarmenetan finkatzea ahalbidetuko zuen prozesu aitzindariari ekin behar izan geniola.PuePl

Hortik dator une hartan Getxon, Barakaldon eta Hernanin esperientzia-pilotuak abian jartzeko beharra, adibide gisa balio zezaten.

Hain zuen, une hartan gure lana herri eta hiri askotara zabaldu zen eta Bilbo eta Donostiako eraldaketak dira aipagarriak besteen artean, baina Tolosa eta Durangoko kasuak ere horiek bezain garrantzitsu eta kritikoak dira.

 

.

 

 

 

 

 

 

Amorebieta -- Areatza -- Azkoitia -- Barakaldo -- Beasain --Bilbao -- Donostia -- Durango -- Getxo -- Hernani -- Hondarribia -- Leioa -- Mungia --Tolosa -- Tudela -- Zarautz

 

AMOREBIETA

Zornotzako Mugikortasun Plana. 1999

Zornotzan egindako jarduera aipagarrienetakoa, hirigunean, lehentasuna oinezkoek izatea izan zen, trafikoak izan beharrean. Horrela, herria zatitzen zuten bi errepide zaharren oztopoa gainditu zen.
Horretarako, zirkulazioaren ezaugarriak ikusita, semaforoen eskema biribilgunearekin ordezkatuz aldatu genuen San Miguel eta San Pedro kaleen arteko bidegurutzea. Horrez gain, Sabino Arana kalea oinezkoentzat egitea eta ibilgailu astunei hirigunetik zirkulatzeko debekatzea proposatu genuen.

Horrek guztiak erabateko aldaketa ekarri zuen oinezkoen joan-etorrien esperientzian eta inguruneko hiri-kalitatean; bide batez, trafikoaren arintasuna hobetu zuen eta hori txertatu aurreko zirkulazioaren simulazio mikroskopikoko tresnen bidez egiaztatu eta azaltzen dugu.

 

Amo1Amoe2

 

Amore3Amoreb4

 

ITZULI

 

AREATZA

Areatzako Hirigune Historikoko zirkulazioaren antolamendua eta oinezkoentzako egitea. 1998

Arratiako haraneko herri honetan, Jarduera Plana garatu genuen eta horren proposamen nagusia Hirigune Historikoa oinezkoentzako, merkataritzarako eta bizilekurako eremu gisa berreskuratzeari buruzkoa izan zen.


Beste eginkizun batzuen artean, hainbat mailatako herritarren partaidetzarako prozesua bideratu genuen; prozesu horretan haurrak ere biltzen ziren, baita bizilagun-elkarteak eta merkatariak ere. Hori guztia Agenda 21eko foroak hasi aurretik; dagoeneko guztiok horiekin lan egitera ohituta gaude.

.

 

Areat1Areat2

ITZULI

 

AZKOITIA

Azkoitian herri askotan gertatzen den egoera bera gertatzen da: kale estuak dituen Hirigune Historikoa dago, merkataritza-jarduera biltzen duena eta aparkatutako ibilgailuek hartutako plaza zabala du.

Gure proposamenak zirkulazioaren eskema aldatu zuen Hirigune Historikotik igarotzea saihesteko eta aparkalekuaren kudeaketa berria proposatu zuen, hasiera batean, TAO hirigune historikoan aplikatuta eta ondorengo faseetan alde zahar guztia oinezkoentzako egiteko.

Ideia hori, ikastetxeetan gu bideratzen dugun marrazketa-lanean haurrek egindako proposamenekin bat etorri zen, plazako aparkalekuak kentzen baitzituzten.

 

DibAz

AzkcAzksi

 

ITZULI

 

BEASAIN

2003ko Mugikortasun Plana

Beasaingo Mugikortasun Planaren ildotik garatutako esku-hartzerik adierazgarriena udalerriko merkataritzaren eta jardueraren ardatza den Kale Nagusia oinezko bihurtzea izan zen. Horrek eraldaketaren aurretik bizilagun asko biltzen zituen eremuan oinezkoen joan-etorrien kalitatea hobetzea ekarri zuen.


Horrekin batera udalerriko hainbat puntutan zirkulazioaren eskema egokitzeko neurriak hartu ziren, aldez aurretik simulazio mikroskopikoa eginda, betiere, eta horrek Beasain zeharkatzen duten ibilgailuen zirkulazioa hobetu du.

 

 

Bea1Bea2

 

Bea3Bea4

 

ITZULI

 

BARAKALDO

Barakaldoko Hiriguneko Bideak eta Garraioa Berrantolatzeko Azterketa. 1992

Herri Lan, Garraio eta Ingurumen Ministerioarekin lankidetzan eta Europa mailako "Ciudades Accesibles" programaren ildotik, Barakaldoko hirigunea eraldatzeko proposamena garatu genuen. Proiektu hartan Askatasunaren Etorbidea noranzko bakarrekoa izatea proposatu genuen eta horren parekoa Autonomia kalea. Eskema hura zirkulazioaren antolamendu berriaren oinarri nagusitzat hartuta, Bide Onera Plaza berreskuratu ahal izan zen eta Foru Pasealekuan hiritik kanpoko Bizkaiko garraio publikoaren lehentasunezko lehen zatia sortu zen (gaur arte bakarra).


Esku-hartze plan hark, gainera, Barakaldok jarraitu duen bideari ateak zabaldu zizkion, zirkulazioa lasaitzeko jarduera ugarirekin eta oinezkoa babesten duen hirigintzarekin, metroa Barakaldora heltzeak ekarri zuen laguntzarekin, jakina.

 

ModBara

 

Barak1Barak3

 

Barak4Barak5

 

ITZULI

 

BILBAO

2002ko Bilboko Mugikortasun Plana

Bilborekin jada urte asko daramatzagu elkarlanean. Elkarlanik estuena duela hamar urte hasi zen, lehen Mugikortasun Planarekin; horri plana txertatzen laguntzeko laguntza teknikoarekin eta zirkulazioarekin eta mugikortasunarekin lotutako beste hainbat gairekin eman zaio jarraipena. Horrek 2007-2013 Mugikortasun Seguruaren Udal Plana kontratatzea eta 2010-2015erako Bilboko Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berria ekarri ditu.


Bilboko jarduera nabarmenen artean hauek azpimarra ditzakegu:

  • Eremu publikoetan eta oinezkoen mugikortasunean hobekuntzak, aldi berean, zirkulazioaren arintasuna hobetuz: Abandoibarra, Indautxu plaza, Jado, Karmelo, Campuzano plaza, Ledesma, Mazarredo, Egaña.
  • Garraio publikoaren aldeko jarduerak: Gregorio de La Revilla, Elcano, Nafarroa kalea eta Bilbobusek tranbiaren plataforma erabiltzea.
  • Zirkulazioaren hobekuntzak: hiriguneko irtenbidearen ardatza, sarbide berriak Basurtutik Sabino Aranako lotura ordezkatuz, Euskadi plazan semaforoak ipintzea, Guridi musikariaren plazako biribilgunea zatitutako semaforodun biribilgune gisa diseinatzea, Mazarredo eta Salbeko zubiaren arteko bidegurutzearen berrantolaketa berria, Nafarroa kalea, bide-eraztuna...

 

Bilb1Bilb2

 

Bilb5Bilbo6

Bilbao9

 

Bilb10Bilbo11

 

 

ITZULI

 

DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Garraio-sistema orokorra. Donostiako HAPNren berrikusketa. 1993

Francisco de Leon arkitektoa buru duen Plan Orokorreko bulegoarekin lankidetzan, Donostiako lehen berrantolaketa nabarmena ekarri zuen jarduera nagusia definitu eta aztertu genuen, garai hartako Donostialdeko lau etapako lehen eskaera-ereduari esker.


Hirigunea oinezkoentzat egitea ekarri zuen; Boulevard berreskuratzearen moduko jarduerak ahalbidetu zituen zirkulazio-eskema berria eta aparkaleku-politika berria –TAO sistema sartuta–.


Horrez gain, garai hartan etorkizunerako azpiegitura estrategiko gisa sailkatu genuen eta gaur egun errealitatea den azpiegiturarako lurzorua erreserbatzearen alde egin zen: Donostiako bigarren ingurabidea.

 

ModSS01ModSS02

DonBulev

 

ITZULI

 

DURANGO

Zirkulazioa eta Aparkalekua Durangon 2003. urtean
Udalak Hirigune Historikoa oinezkoentzat egiteko hartutako erabakiaren ostean, aparkalekuak kudeatzeko beharra sortu zen. Ildo horretan eta zirkulazioko eskemaren aldaketan, gure esku-hartzea funtsezkoa izan zen Durangoko mugikortasuna hobetzeko.


Arazoari aurre egitea lortu genuen TAO eremua behar bezala definituta, kudeaketa-eskema egokiarekin eta hirigunerako sarrera kontrolatuen planarekin moldatuta. Hori guztia eta, batik bat, Hirigune Historikoaren kudeaketa, foroetan landu zen bertako bizilagunekin eta merkatariekin, ordutegiei eta araudiari dagokionez adostasunera iristeraino.


Zirkulazio-eskemaren aldaketak eta lasaitzeko esku-hartzeek oinezkoentzako eremua zabaltzea eta gainerako hirigunearekin eta berritutako Ezkurdi parkearekin oinezko lotura hobetzea ahalbidetu dute.

 

Dur1Dur2

 

Dure3

 

ITZULI

 

GETXO

1992ko Mugikortasun Plana

1992an Getxon zirkulazioaren eta aparkalekuaren lehen azterketa landu genuenean, konturatu ginen udalerriak auzoen egituraketa ekarriko zuten guneak falta zituela, eta auto-ilara handiak (Makaletako etorbidea, esaterako) eta aparkaleku-gabeziak izaten zirela.

Makaletako Etorbidean eta Algortako Bidean zirkulazioko ingeniaritzako neurriak aplikatzeak udalerriaren gaitasuna hobetu zuen egungo Uribe Kostako korridorea abian jarri zen arte. Algortako Etorbidea, Zugazarte eta Eduardo Coste lasaitzearen aldeko jarduerek (bi noranzkoetako uhin berdea barne) bide-segurtasuna hobetu zuten eta zirkulazio-abiadura murriztu zuten.

Areetako eta Algortako plaza berriekin oinezkoentzako eremu berriak sortu eta jarduerarako eta gizarte-topaketarako bi eremu sortu genituen. Biak ere lehendik zegoen jarduera handia bultzatzeko, metroaren geltoki berriak aprobetxatuta, zirkulazio-eskeman hiri-eraldaketa bideragarri egingo zuten aldaketak eginda eta estatu guztian berritzailea izan zen aparkalekuaren arauketarekin; izan ere, matrikulak sartuta zentralizatzen lehena izan zen. Sistema hori geroago errepikatu egin da beste hainbat herritan, hala nola Bilbon, Durangon eta Gernikan

Hemendik gogorarazi nahi genuke hasierako lan guztia lidergoari, berritzeko gaitasunari eta Getxoko eraldaketa aitzindari honetako pertsonaia adierazgarria den Humberto Cirarda alkatearen ikuspegiari esker egin ahal izan zela. Eraldaketak hainbat sari jasotzeaz gain, erreferentziazko adibide bilakatu zen, beste euskal udalerri batzuei bertako bizilagunen bizi-kalitatearen aldeko eraldaketarako bideari ekiten laguntzeko eta bultzatzeko. Ondorengo alkateek Cirardaren arrastoa sakontzen eta finkatzen jarraitu dute eta horrekin batera udal teknikarien talde bikainaren etengabeko laguntza gehitu behar da.

Horrekin batera, eraldaketa hauek garatu ziren besteak beste: Ereagako hondartzako pasealekua, txirrindularitza-sarearen garapena eta lasaitzeko neurrien etengabeko hobekuntza; horiek oinezkoen semaforo aurreko gehieneko itxaronaldia 55 segundora murriztu dute, uhin berdearen programaketa biltzen duten 75 segundoko zikloak aplikatuta.

 

 

Getx5Getx6

 

Getx7Getx8

 

ITZULI

 

HERNANI 1991

Hernaniko lehenengo plana 1991n garatu zen. Hirigunea oinezkoentzako egiteko urratsak markatu zituen, bide-eskeman aldaketak egin zituen pasoko zirkulazioa saihesteko eta hobekuntzak egin zituen noranzko bakarreko eta lasaitzera bideratutako jarduerekin.

Planak oinezkoentzako soilik izango zen kalearen proposamena, garraio publikoa eta prozesuan herritarren partaidetza bultzatzeko eta kudeatzeko irizpideak bildu zituen.

.

HernMHern2

 

ITZULI

 

HONDARRIBIA 1994

1994. urtean, Hondarribiko Udalarentzako lehen Mugikortasun Plana egin genuen. Ordurako jada sartu genituen zirkulazioa lasaitzeko, oinezkoen mugikortasunari lehentasuna emateko, merkataritza-jarduerako eremuak babesteko eta aparkalekuak arautzeko kontzeptuak.

Portuaren babesa eta Hirigune Historikoaren itxiera, noranzko bakarreko eta lasaitutako zirkulazio-eskemekin, eta bizikleta-bideen txertaketak lan aitzindari horretako proposamenak izan ziren.

 

Hond1Hond2

 

ITZULI

 

LEIOA

2006ko Mugikortasun Plana

Leioan, maiz hartu dugu parte, agian gure bulegoak bertan kokatuta daudelako; azken urteetan izan duen hazkunde izugarria bideratzen ahalegindu gara, garai batean bereizita zeuden auzoak pixkanaka batzea lortzeko. Era berean, topaketarako eremu berriak sortu eta udalerriko hainbat zati lasaitu dira eta horrek ezbehar-tasaren murrizketa nabarmena ekarri du.

Leioako udalerria tranbiaren etorrerari aurre hartu diolako da nabarmena; hainbat jarduera egin ditu bideetan eta kontuan hartu du hirigintza-planeamenduan, irrika handiz esperotako azpiegituraren ahalik eta sinergiarik handiena lortzeko. Hain zuzen ere, etorkizuneko tranbiak EHUko campusa metroarekin lotzeaz gain, Leioa egituratzea eta campusa gainerako udalerriarekin fusionatzea ahalbidetuko du, erreferentziazko unibertsitate-hiria bilakatzeko, elkarrekiko sinergia garrantzitsuekin.

 

LeioJera

 

Leio2Leio3

 

ITZULI

 

MUNGIA

2007-2008ko Mungiako Mugikortasun Plana

Planak hirigunearen erdiko eremuaren babes berezia proposatzen du, bertarako oinezkoen irisgarritasuna errazteko. Xede horretarako, lasaitzeko neurriak definitu genituen eta aldaketak egin genituen zirkulazio-eskeman, oinezkoen eta autoen arteko gatazkak murrizte aldera.
Horrekin batera, Mungiari merkataritzaren eta zerbitzuen eskaintzan eskualdean nagusi izatea ahalbidetuko dion aparkalekuaren erregulazioa txertatzeko proposamena diseinatu dugu.

 

Mung1Mung2

 

Mung5Mung6

 

ITZULI

 

TOLOSA

2000ko Mugikortasun Plana

1998az geroztik hainbat mugikortasun-plan garatu ditugu Tolosarako. Lehen Mugikortasun Planak honako hauek bildu zituen: Hirigune Historikoko oinezkoen kudeaketa berria, aparkalekuaren erregulazioa, hiribus-zerbitzua, oinezkoentzako hobekuntzak, zirkulazioaren lasaitzea eta bestelako neurri osagarriak. Jarduera horrek Ihobe-ren mugikortasunaren iraunkortasunerako saria jaso zuen. Horren ostean, Tolosari jardueren txertaketarako eta hobekuntzarako aholkularitza eskaintzen jarraitu dugu.

San Frantzisko kalea eraldaketa horren adibide da, lehen zirkulazioko hiru bide zituen eta orain bakarra, atzerako angeluko aparkalekua (seguruagoa) eta bidegorri berria ditu. Ardatz hori Tolosako motorizatu gabeko mugikortasunaren ardatz esanguratsuenen artean dago.

 

Tol1

Tol2

Tol3Tol4

 

Tol5Tol6

 

ITZULI

 

TUDELA

2007ko Tuterako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana
Lana mugikortasun iraunkorreko planifikaziora bideratuta egon zen une oro, biztanleriarentzako eta ingurumenerako kaltegarriak diren emisio kutsagarriak murrizteko ingurumen-xedearekin. Emaitza gisa, jardunbide egokien adibide moduan erakusgai jarri zen CONAMA (Ingurumenaren Kongresu Nazionala) kongresuan.

Udalerrirako proposatutako jarduerek babestu beharreko ardatz nagusietan jarduera adierazgarriak bildu zituzten, merkataritza-jarduera eta oinezkoen joan-etorri handiko zerbitzuak biltzen zituzten eremuak baitziren, aparkaleku-politika berria, oinezkoen eta bizikleten sareen definizioa, hiri-zerbitzua aldatzeko plana eta Hiri Antolamenduko Plan Nagusiarekin lotutako etorkizuneko irizpide estrategikoak, baita etorkizuneko Abiadura Handiko geltokiko hirigintzarekin lotutako garapenak ere. Planak oinezkoen mugikortasunari dagokionez planeko estrategia nagusia betetzeko birmoldatua izan behar duen zati eta izkina bakoitzerako beharrezko xehetasun mailako proposamenak biltzen ditu.

 

Tude1Tud3TudProp

 

ITZULI

 

ZARAUTZ

2004ko Zarauzko Mugikortasun Plana

Hirigunearen kudeatutako itxiera, Salbideko eremutik Gipuzkoa eta Nafarroa kaleetarantz pasoko zirkulazioa arintzeko xedearekin. Plana aplikatuta Hirigune Historikoko eremu guztia lasaitu nahi da, bizilagun guztiek goza dezaten.

Kaleko aparkalekua TAO eskemaren bidez kudeatzea proposatu zen, oinezkoentzako proposamenetarako beharrezko baldintza gisa, bide-korapiloa ikusita.

Mugikortasun Planak zirkulazioa lasaitzeko hainbat neurri proposatzen ditu (pasabide goratuak eta semaforoen uhin berdea, esaterako), oinezkoen erakargarritasun handiko puntuak eta zirkulazio-abiadura handiegiko zenbait bide bereziki babesteko.

 

 

Zara1Zara2

 

 

ITZULI

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

g