LEBER, PLANIFICACIÓN E INGENIERÍA, S.A. Ingelesa | Gaztelania  
 
Gaurko Proiektuak        Aurretiko Proiektuak        Taldea        Eraikitzerakoan        Berriak        Hitzaldiak        Exempluak        Home        Gure Helbidea
Aholkularitza Estrategikoa
Modelizazioa
Garraio Publikoa
Aparkalekuak
Garraioaren Zerbitzu Adimenduak (ITS)
Ordaineko Errepideak
Mugikortasun Planak
Trafikoa Lasaitzen
Garraio ta Lurzoruaren Erlazioak
Emparantzak ta Oinezko Bideak
Errepide ta Autobideak
Beste Zerbitzuak


LEBER
Apartado 79.
48930 Las Arenas. Bizkaia
Tel.+34 94 464 3355
Fax +34 94 464 3562
info@leber.org

Bideokonferentzia:
Logitech Vid HD eta MS Live Meeting

 

 
MODELIZAZIOA

 

 

Gure jarduera profesionalari ekin genionetik, modelizazio-lanak azterketaren xede den sistemaren jokaerari buruzko ikaskuntzarako oinarrizko tresnatzat jotzen ditugu.

Ikuspegi horrekin, aitzindariak izan gara hainbat ikuspegiren garapenean eta aplikazioan, besteak beste, hauetan:

  • GIS sistemen, 4 etapako eskaera-ereduen eta zirkulazioko eredu mikroskopikoen kateatutako erabileran.
  • Irisgarritasun modaleko jardueren garapena, eskaera-ereduaren garapenerako aldez aurreko urrats gisa
  • Logit-eredu mota desberdinen kalkulua, "ordezkatutako" erabakien bidez (ahal den heinean, aitortutako lehentasunetarako baliabidea saihestuta)
  • Azterketaren xede den alorraren eta horren parametro eta sistema esanguratsuenen urte anitzeko bilakaeraren azterketa
  • Esleipen-eskemako bidesaria duten bideetarako garapena, erabiltzaile mota desberdinen eta bidaia-arrazoien arteko inpaktu diferentziala aztertzeko logit-ereduaren bidez
  • Kalibraketa-ariketak, egungo egoerari dagokionez, eta baliozkotzea aurreko eszenatokiaren berreraiketaren bidez (backcasting)
  • Makro, meso eta mikro ereduen erabilera, laneko behar zehatzen arabera eta, bereziki, pilaketa mailen eta eredu jakinetan duten adierazpenaren arabera
  • Etorkizuneko eszenatoki jakineko osagai guztien berrikusketa xehatua (garraio-sareak, datu ekonomikoak eta joerak apurtzeko urratsak) eszenatoki alternatiboen definizioa ondorioztatuz (edo Scenario Planning), azterketaren xede den proiektuaren sendotasuna egiaztatzeko
  • Aldagai gakoen eta horiek beste elementu batzuekin duten interakzioaren azterketa, azpiereduen bidez (eredu dinamikoen bidez askotan), ereduko aldagai horiek aldagai "exogeno" soil gisa aipatzea saihestuz, egiatan eszenatoki jakineko efektuen mendean egon daitezkeenean

 

 

VitEmple

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestalde, tresna sorta malgua da beti, hainbat software-hornitzaileren lizentziak eskuragarri ditu, bai eskaera-ereduen mailan, bai zirkulazioko eredu mikroskopikoen mailan, arazo jakinari tresna egokia aplikatze aldera.

Eskaera-ereduekin dugun esperientzia zabalaren abantaila handietako bat oso gai zehatzak jorratzeko behar adina kalibratutako hazi-matrizeak eskuragarri izatea da, zirkulazioko zenbaketetatik edo garraio publikoko sistemetako galdeketetatik abiatu beharrik gabe. Hazi-matrize horiek, eremu-datuekin batera, konfiantza maila oso handiko jatorri-helmuga matrizeak izatea ahalbidetzen digute. Bestalde, etorkizuneko proiekzioa ereduaren erabileran oinarrituta egiten dugu eta ez egungo matrizeen borondatezko estrapolazio soilen bidez.

 

 

Mod4

Fluj

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Behar bezala kalibratutako eta baliozkotutako 4 etapatako eskaera-ereduak ditugu, baina ez Euskadikoak bakarrik, baita beste autonomia batzuetakoak ere, Errioxa, Nafarroa eta Murtzia, kasu. Bestalde, estatu guztirako mugikortasuneko eta jokaerako batez besteko balioak garatu ahal izan ditugu. Horrez gain, interesgarritzat jotzen dugu 4 etapako eredua sortzea eta Bostongo metropoliaren 2.851 zentroide sortzea, Chicago, San Juan de Puerto Rico eta Londreseko garraio publikoko sareen beste eredu batzuekin batera.

Azkenik, taldekideetako batek, besteak beste, Massachusetts Institute of Technology institutuan eskala errealeko eskaera-ereduei buruzko klaseak ematen dituela azpimarra dezakegu, ezaugarri horietako eredua sortzeko eta kalibratzeko beharrezkoak diren informazio-iturri desberditetatik (Home Surveys, CTPP, ACSS...) etorritako ziurgabetasunaren eta konplexutasunaren adibide gisa Bostongo metropolia hartuta.

 

ITZULI

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

g