Kongresu eta konferentzia profesionaletan parte hartu ohi dugu, bai bertaratutako gisa, bai hizlari gisa. Bestalde, gure zenbait bezerorentzako egun bateko mintegiak antolatu izan ditugu hainbat gairi buruz, besteak beste, garraioa eta zirkulazioa eskatzeko eredu mota desberdinetako aukerak eta zerbitzuak, etorkizuneko estrategiei buruzko partaidetza publiko edo erdi publikoko saioak eta ideia-jasa bidezko garraio, hirigintza, aukera estrategiko eta etorkizuneko ikuspegi alternatiboei buruzko sormenezko ariketa mota oro.
Duela gutxi gonbidatutako hizlari gisa hartu dugu parte honako hauetan:
Hirugarren adinari eta garraioari buruzko jardunaldia Euskalduna Jauregian, Bilboko Udalak eta RAC enpresak antolatuta
Palm Springseko (Kalifornia) CitiLabs-eko erabiltzaileen Futura 2011 konferentzia, keynote speaker gisa, egungo modelizazio-erronkei eta backcasting-aren garrantziari buruz
CAFek (Corporacion Andina de Fomento) Buenos Airesen antolatutako jardunaldia, hiriburuko eta Argentinako beste hiri batzuetako garraio-politikako arduradunak bertaratuta
Harvardeko "Challenges for Urban Management and Public Policy" udako ikastaroa, Harvardeko "David Rockefeller Center for Latin American Studies" eta Madrilgo Real Colegio Complutense kolegioak elkarrekin antolatuta
Gure mugarri esanguratsuenen artean hauek aipa ditzakegu: 2001eko ekainean Bilbon antolatutako Europa mailako bigarren ITS Kongresuan idazkaritza tekniko gisa egindako lana eta Abiadura Handiko Trenak Euskal Hiria kontzeptuaren katalizatzaile gisa duen eginkizun potentzialari buruz egindako Donostiako bi aurkezpen publiko, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, Massachusetts Institute of Technology (M.I.T.) institutuaren laguntzarekin.
Zenbait kasutan eta hizlari jakinaren arabera, bideokonferentzia bidez hartu izan dugu parte emaitza onargarriekin eta goizeko saio arruntean parte hartzeak dituen berezko muga eta baldintzekin, Bostongo 4 edo 5 am orduari dagokiona, EuskoTrenek Guggenheim Museoan antolatutako jardunaldi batzuetako erantsitako argazkiak erakusten duen moduan.
 
Aurreko urteetan, garraio publikoko sistemen kudeaketari buruzko MIT institutuaren udako ikastaroetan hartu izan dugu parte; Harvardeko Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen laguntzarekin, hirien eraldaketa-prozesuei buruz eta Euskal Herriko Unibertsitatean, azpiegituren finantzaketari buruzko mahai-inguruan, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak antolatuta. Bertan, bidesariak Gipuzkoako bide-sarearen funtzionaltasunaren elementu erregulatzaile gisa duen eginkizuna defendatu genuen.
Era berean, Ekonomiaz aldizkarian hartu dugu parte, "Bigarren mailako kostuak eta horiek garraio-politikan duten garrantzia" azken artikuluarekin, aurreko bi kolaborazioren osagarri dena.
Interesatuta egonez gero, gure argitalpenak eta aurkezpenak eskuragarri jar diezazkizukegu; oro har, askotariko gaiei buruzkoak izaten dira: hiri-eraldaketaren adibideak, garraio publikoko politikak, kanpo-kostuen eta kostu sozialen ebaluazioa, pilaketaren inpaktuak eta garraio-sistemaren ebaluaziorako ikuspegi analitiko berriak.
ITZULI
|