LEBER, PLANIFICACIÓN E INGENIERÍA, S.A. Ingelesa | Gaztelania  
 
Gaurko Proiektuak        Aurretiko Proiektuak        Taldea        Eraikitzerakoan        Berriak        Hitzaldiak        Exempluak        Home        Gure Helbidea
Aholkularitza Estrategikoa
Modelizazioa
Garraio Publikoa
Aparkalekuak
Garraioaren Zerbitzu Adimenduak (ITS)
Ordaineko Errepideak
Mugikortasun Planak
Trafikoa Lasaitzen
Garraio ta Lurzoruaren Erlazioak
Emparantzak ta Oinezko Bideak
Errepide ta Autobideak
Beste Zerbitzuak


LEBER
Apartado 79.
48930 Las Arenas. Bizkaia
Tel.+34 94 464 3355
Fax +34 94 464 3562
info@leber.org

Bideokonferentzia:
Logitech Vid HD eta MS Live Meeting

 

 
 
EGITEN ARI GAREN AZTERKETAK
 

Berriki hainbat azterketa amaitu ditugu eta beste hainbat amaitzear ditugu, horien artean honako hauek:

  • Trapagako Mugikortasun Plana
  • Bilbobus berrantolatzeko azterketa, kudeaketarako hainbat hobekuntza proposatuta
  • Zirkulazioaren berrantolaketa Somerville, MA hirigunean, eremu publiko berriak sortzeko; McCarthy biaduktua kentzea eta banatutako semaforodun biribilgunearekin ordezkatzea jasotzen duen proposamenarekin
  • Bilboko sarbide berrien bide-berrantolaketa, egungo Sabino Aranako loturaren ordezkapen gisa
  • AHTaren EAEko eskaera potentzialaren aurretiazko azterketa, hiru hiriburuen arteko barne-zerbitzuekin
  • Donostialdeko garraio publikoko sarearen azterketa eta hobetzeko proposamenak, egungo EuskoTren zerbitzuko hobekuntzen ekarpena eta beste proposamen batzuk aztertuta, hala nola eremu-estaldura hobetzeko Tren-Tram motako zerbitzua eta EuskoTran linea berriak, berriro ere trenbide-sareko eremu-estaldura areagotzeko
  • Bidegiko bide-sarearen azterketa bidesariko diru-sarrerak kalkulatzeko, Gipuzkoako Lurraldean atzeraelikadura duen 4 etapako eskaera-ereduaren bidez, 2004 eta 2007. urteetarako neurtuta eta 1986. urterako baliozkotuta. Azterketa horien xedea bide-funtzionaltasunaren eta bidesariko diru-sarreraren arteko binomioa ebaluatzea izan da, AP-1 errepidean, Donostiako bigarren ingurabidean eta Beasain-Bergara korridorean berriki egin diren inbertsioen aurrean. Etorkizuneko bilakaerari begira, etorkizunerako hiru eszenatoki aztertu dira, bi azpieszenatoki demografikotan banatuta 2015., 2025. eta 2035. urteetarako. Berriki izan diren aldaketen aurrean, bidesari-sareko egungo erabiltzaileen jokaeraren azterketa sakonetik abiatu gara eta horrek bidesariaren erabilerari buruzko logit-eredu bitarra neurtzea ahalbidetu digu eta esleipen-algoritmoan txertatu da, sareko bost erabiltzaile moten erantzunak aztertzeko. Azterketa horrek diru-sarrerei buruzko kalkulu desberdinak ekartzen ditu, lurraldeko egoiliarrentzako eta pasoko zirkulaziorako bidesari kopuruaren hainbat aukera jasotzen dituzten eszenatoki desberdinen mendean.
  • Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailerako EAEko kanpo-kostuen eta kostu sozialen azterketa, administrazioko maila desberdinek txertatu beharreko neurri eta politika berrien definizioa jasotzen duena.
  • Bizkaibuseko zerbitzuen berrantolaketa; horretarako, sareak trenbide-zerbitzuaren hedapenaren aurrean duen egungo dinamika aztertu da (metroko 1 eta 2 lineak, EuskoTranen etorkizuneko zerbitzu berriak EHUra, EuskoTrenen maiztasunen hobekuntza...) Hausnarketako ariketa analitiko horren emaitza gisa ekarpena indartzeko eta merkatu-nitxo berriei erantzuteko hainbat aukera eta jarduera sortu ziren, bestelako hobekuntza funtzionalak albo batera utzita.
  • N-124 eta A-124 errepideetako zerbitzu mailaren azterketa, AP-68 errepidean bidesari soziala jartzeak horietan duen inpaktuaren kalkuluarekin.
  • Interbiakentzako, Urberuaga-Berriatua, Gerediaga-Elorrio eta Ermuako ingurabidea bide-tarteen hobekuntzaren funcionaltasunaren eta errentagarritasun ekonomikoaren eta sozialaren ebaluazioa. Atzeraelikadura duen 4 etapako eredua aplikatu dugu, 2004. urterako neurtuta eta 1986. urterako baliozkotuta eta 2015, 2025 eta 2035erako etorkizuneko eszenatoki alternatiboak proiektatuta "Scenario Planning" teknikaren bidez, barne (demografia, jarduera ekonomikoa...) eta kanpo (erregaien prezioa, auto berdearen inpaktua, klima-aldaketaren aurkako politika komunitarioak...) motako ziurgabetasunei erantzuteko.
  • 2010-2015erako Bilboko Mugikortasun Iraunkorreko Planaren garapena.
  • Bilbobuseko plan estrategikoa.
  • Durango eta Hondarribiko Hiri Mugikortasuneko Planak.
  • Juan de Garai adarra ezkerraldetik datorren zirkulazioari irekitzetik datorren zirkulazioaren eskaera eta inpkatuaren kalkulua.
  • Tolosako alde zaharrean salgaiak modu iraunkorrean banatzeko sistema berria

 

 

 

ITZULI

 

 

 

 

 

g