LEBER, PLANIFICACIÓN E INGENIERÍA, S.A. Ingelesa | Gaztelania  
 
Gaurko Proiektuak        Aurretiko Proiektuak        Taldea        Eraikitzerakoan        Berriak        Hitzaldiak        Exempluak        Home        Gure Helbidea
Aholkularitza Estrategikoa
Modelizazioa
Garraio Publikoa
Aparkalekuak
Garraioaren Zerbitzu Adimenduak (ITS)
Ordaineko Errepideak
Mugikortasun Planak
Trafikoa Lasaitzen
Garraio ta Lurzoruaren Erlazioak
Emparantzak ta Oinezko Bideak
Errepide ta Autobideak
Beste Zerbitzuak


LEBER
Apartado 79.
48930 Las Arenas. Bizkaia
Tel.+34 94 464 3355
Fax +34 94 464 3562
info@leber.org

Bideokonferentzia:
Logitech Vid HD eta MS Live Meeting

 
 
ERREPIDEAK TA AUTOBIDEAK
 

Jasotako adibideetan bat datorren alderdialau etapatako eskaera-ereduaren erabilera da, eragin-eremuan garapen berrien inpaktua txertatzen duena eta behar bezala neurtua eta balioztatua. Eredu horrek, era berean, izaera mesoskopikoko eta mikroskopikoko trafiko-ereduak elikatzen ditu, etorkizuneko hainbat eszenatokiren mendean proposatutako eskema berrien funtzionaltasuna bermatzeko.

HIRIKO JARDUERAK

Egin berri diren lanen artean hauek nabarmen ditzakegu:

Sabino Aranako lotura Basurtuko lotura berriarekin ordezkatzea

Amaierako egoerarekin batera, abian jartzeko faseak eta eremu teknologiko berriko garapenek San Mames inguruan dituzten inpaktuak aztertu dira.

Donostiako Karlos I.aren errepidean AP8ko lotura-adarraren hiri-inpaktua ezabatzea

Makro eta mikro mailan hainbat alternatiba aztertu ziren, lotura berriak Bizileku eta Miramon eremuei egindako ekarpena kontuan hartuta, beste lotura batzuekin batera

Zorrotzaurreko hiri-garapenaren bide eta garraio publikoko eskema berria

Azterketa horrek, Zaha Hadid-en taldeari lagunduz, irisgarritasun iraunkorra diseinatzeko erronka jaso zuen, motorizazio maila oso baxua eta zabalgunearen antzekoa izango zuena, aurrekoari jarraiki, egoiliarrentzako aparkalekuaren eta txandakako aparkalekuaren hornidura erreserbatuta. Funtsezko elementua ibilbidea Jesusen Bihotzaren biribilgunetik aldatzea eskatzen zuen tranbiaren (EuskoTran) trazatua izan zen, baita trenbideko zubi berria ere.

Arteriaren aldaketa Zumalakarregitik eta hiriguneko irtenbidea

Ardatz honen funtzionaltasunaren azterketak hiri-bulebar gisa horren bideragarritasuna baieztatzeko balio izan zuen. Gomendioaren zati gisa, Guridi musikariaren plazako biribilgunea berriro diseinatu eta zatitutako semaforodun biribilgune bilakatu genuen eta horrek egokitasun funtzionala erakutsi du.

Areetako (Getxo) Zugazarte ardatza lasaitzea

Bide-ardatz adierazgarri hori eraldatu egin zen hiri-iragazkortasuna hobetuz ezkerreranzko biraketekin, semaforizazio berriaren bidez babestuta eta hori koordinatu egin zen 50 km/ordu baino gutxiagoko bilakaera-uhina lortzeko, zirkulazioa lasaitzeko neurri berritzaile gisa.

PlaEusAbandib

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HIRIARTEKO JARDUERAK

Besteak beste hauek aipatu nahi genituzke:

  • Donostiako 2. ingurabidea
  • Obra hori Donostiako HAPN planeko lanen barruan planteatu zen 1993an eta guk aztertu genuen etorkizuneko hainbat eszenatokiren mendean izango zuen ekarpena ikusteko. 2008an, berriro ere horren erantzuna aztertu genuen egungo bidesari-eskemaren baitan zirkulazioaren kalkuluaren ontasuna egiaztatuta. Aipatzekoa da ikuspegi berritzailea hartu genuela, hainbat erabiltzaile motaren bidesariarekiko erantzun desberdina bereizteko logit-eredua jasotzen zuen esleipen-eskemaren bidez, erabileragatiko eta bizilekuagatiko deskontuaren inpaktua barne hartuta
  • Markina, Urberuaga, Elorriode eta Gerediaga eskualdeetako eta Ermuako saihesbide berriko bide-irisgarritasunaren hobekuntza
  • Itzalpean dagoen bidesarien eskemaren arabera egindako zirkulazio-aurreikuspenak kalkulatzeko erabilitako eskaera-eredua babesteko helburuarekin hainbat landa-ikerketa egin zuten
  • Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea
  • Obraren aurretiazko fasean hartu genuen parte, egungo lotura etorkizuneko Ekialdeko Saihesbidearen ardatzarekin txertatzea gomendatuta, bide-sistemari erredundantzia emateko
  • N-634 errepidearen hobekuntza funtzionala
  • Semaforodun hainbat bidegurutze hobetzeko eta semaforodun bilakaeraren eskema jartzeko hainbat azterketa egin ziren
  • Logroñoko saihesbidea
  • AP68 errepideak Logroñotik igarotzean duen eginkizuna aztertu zen hainbat bidesari-eskemarekin, lotura berriak gomendatuta hiriburuko saihesbide gisa duen eginkizuna finkatzeko
  • Txorierriko korridorea
  • Txorierriko korridoreak metropolian duen eginkizuna aztertu zen, Bruselako hainbat bileretan parte hartuta, aurrekontu-laguntzak eskuratzeko A8 errepideko metropoli-eremuaren alternatiba partzial gisa balio izateko aurrez ikusitako biderako. Ekonomia-jarduerako tokiko garapenek, ordea, jatorrizko eginkizuna kulunkatu dute
  • Urumeako korridorea
  • Bere garaian Gipuzkoako korridore esanguratsu honen eginkizuna aztertu genuen, hiribururako eta gainerako metropolirako irisgarritasunari begira duen eginkizun kritikoa dela eta, inauguratu berri den Bigarren Ingurabidearekin duen loturari esker.
  • Aritzeta-Lasarte lotura
  • Diseinuari ekin ondoren egindako azterketek, Añorgatik igarotzearen ordezko egungo eginkizuna erakutsi zuten eta horrek Aritzetan adarra Donostiarantz sartzea ekarri zuen.
  • Uribe Kostako korridorea Bizkaiko Foru Aldundiko Errepideetako Zuzendaritzarako
  • 1990ean eskaeraren kalkuluari buruz egindako azterketek aurrez ikusitako fluxuak bideratzeari buruzko eztabaida handiaren xede izan zen bidea dimentsionatzea ahalbidetu zuten, bai maila bereko bidegurutzeak dituen bide-sarearen bidez, bai azkenean maila desberdinetako loturekin hartutako eskemaren bidez.

 

SS2ctBidegi

 

 

 

 

 

 

 

 

ITZULI

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

g