Hiri Mugikortasuneko Planen jarduera-paketearen barruan, egonaldia bultzatzeko eremu publiko berrien hobekuntzarako edo sorkuntzarako proposamenak, oinezkoen ardatz berriez lagunduta, gure lanaren zati dira.
Ondoren, benetako hainbat adibide ageri dira, tamaina desberdinetako herri eta hirietan egin ohi dugun lanaren adierazgarri direnak.
Getxotik Manhattanera:
Ezkerraldeko argazkian Getxon oinezkoentzat egiteko hasitako prozesua azaltzen da, Areetako Paulino Mendibil eta Andres Larrazabal kaleek osatzen duten gurutzean hasitakoa 1996. urtean. Bestalde, eskuinaldeko argazkia 2009koa da, New Yorkeko Times Square plazaren ingurukoa. Argazki hori aldatu egin da gaur egun, zoladura slurry-arekin tratatzeari, loreontzi handiak ezartzeari eta edozein terrazetakoak bezalako mahai eta aulki publikoei esker. Bi kasuek komunean dutena proiektua modu itzulgarrian "simulatzeko" printzipioa eta "pintura-potoan" oinarritutako aurrekontua dira. Bi esperientzien artean dagoen bigarren puntu komuna Getxoko kasuaren aurkezpena da, 1.252 "Urban Transportation Planning" masterraren gradu-ikastaroan, Massachusetts Institute of Technology institutuko CEE, ESD eta DUSP Sailetan
 
2010. urtean egoerak antzekoa izaten jarraitzen du, kutsu desberdin samarrarekin bada ere
 
Indautxuko plazaren aldaketa:
Beti jendez betetako plaza da, Bilboko Zabalgunearen erdian kokatuta dago eta automobilek izan zuten garapenarekin, trafiko handiko kaleak zeharkatu zuen; hori dela eta, plaza metalezko babes-hesiekin inguratu zuten.
Gure proposamenak hainbat irizpide bat etortzea ekarri zuen: a) zirkulazioaren desbideraketa plazaren inguruan, b) plaza berria "fatxadatik fatxadara" planteatzea, c) erdiko jolas-eremua sortzea, eremuko ikasleen desioen arabera, d) garraio publikoaren iraganbidea soilik ahalbidetzea, plaza aldeetako batetik inguratuta, Bilbobuseko ardatza Gregorio de la Revilla zumarkalean zehar gordetzeko, e) beheko aparkalekurako zirkulazioaren sarrera lasaitzea eta f) lehendik dagoen gasolindegia birkokatzea
 
 
Guggenheim Museoa eta Salbeko zubia:
Frank Gehryren museoaren ikuspegia Salbeko zubiarekin izan da beti lotua eta "besarkatu" egiten du hain zuzen. Hala eta guztiz ere, zubi horretako zirkulazioaren eraginez, Mazarredo zumardia hiri-bide izatera pasatu zen, itxuraz, maila handiago batera, hirira sartzeko zirkulazioaren arintasuna ez oztopatzeko, erantsitako argazkiak erakusten duen moduan, hortik hiriko trazatua, Salbeko zubiaren azpitik doan igarobidearekin.
Gure proposamena Mazarredoko kota zubiraino jasotzea izan zen, hainbat murriztapen izango zituen bidegurutzea sortuz (ezkerrera biratzeko debekua, sistemaren gaitasun funtzionala gordetzeko xedearekin) eta hori etxadietan eskuinera egindako biraketekin konpentsatuta geratuko zen, Lersundi kalea erabilita. Bestalde, egoiliarrentzako aparkalekua eraikitzeko aukerak obra finantzatzen laguntzeko aukera eskaintzen zuela zirudien. Eragiketaren emaitza garbia Mazarredo inguruko eta Guggenheim Museo inguruko hobekuntza orokorra izan da.
 
Traffic Commissioner Barnes jauna gogoratuz Bilboko Kale Nagusian:
Barnes jaunak, New York hiriko trafikoko arduradunak, beti izan zuen argi Sagar Handiko oinezkoen fluxuen garrantzia. Hala eta guztiz ere, ez zuen New Yorkeko biztanleentzat tratamendu bera islatuko zuen bidegurutze bakar bat gauzatzea lortu, oinez edo "autoz jantzita" joatea kontuan izan gabe. Horregatik emigratu behar izan zuen Denverrera (Colorado), bere ametsa egi bihurtzeko. Kale Nagusiak Urkijo kalearekin egiten duen bidegurutzean, merkataritza-gune handi bati esker, oinezkoen ugaritasuna nabarmena izan ohi da, Hurtado de Amezaga kaleko bidegurutzearekin batera, Abandoko geltokiaren parean. Hortik dator Barnes arduradunaren ideia Bilbon islatzeko asmoa, oinezkoak hiriko bizitza sozialean, merkataritzan eta ekonomian duen garrantziari omenaldi gisa.
 
Bilboko Metroa eta Algortako plaza:
EuskoTreneko Bilbo-Plentzia zerbitzu zaharra Bilboko Metro bilakatzeak Eskuinaldean bidaiari kopurua hirukoiztea lortu zuen. Zifra benetan adierazgarria bada ere, "zeharkako" beste aldaketa batzuk ez dira gutxiagorako, Estrasburgoko alkate ohi Trautmann andrearen baieztapenekin eta eginkizunekin bat eginda, garraio publikoak hiria hobetzeko eta bultzatzeko balio izan behar du. Algortako plaza berria eta Torrene eta J.B. Zabala kaleak oinezkoentzako jarri izana eraldatzeko gaitasun horren adibide argia da.
 
Parke bilakatutako biribilgunea:
Areetako Santa Ana bizitegi-auzoak haurrentzako jolas-eremuak dituzten parkerik ez du izan. Hala eta guztiz ere, ermita zuen eta denborarekin biribilguneaz erabat inguratuta egotera iritsi zen. Gure proposamena biribilguneko bi zati kentzea eta etxadiko birarekin ordezkatzea izan zen, haurrentzako bi jolas-eremu zabal sortzeko eta Santa Ana ermitarako irisgarritasuna seguruago egiteko azken xedearekin
 
Semaforoetatik hiritarragoak diren kaleetara, biribilgunetik igarota:
Zornotzak merkataritzako zirkulazio handia sufritu izan du hirigunean, saihesbidea eraiki arren. Korapilo gisa zuen izaerak hiri-izaera mugatzen zuen hein handian, eraginkortasun oso gutxikoa izateaz gain, semaforozko bidegurutzeak sortzen zituen ilarak ikusirik. Guk egindako proposamena bidegurutzea semafororik gabeko biribilgune arruntarekin ordezkatzea izan zen. Biribilgunearen gaitasun handiagoari esker, erantsitako argazkiak erakusten duen moduan, errei kopurua murriztea lortu genuen eta, horrela, espaloiak zabaldu genituen, bidegurutzeko kaleetako bat oinezkoentzako kale bihurtu genuen eta oinezkoen lurpeko pasabidea kendu eta goratutako pasabideekin ordezkatu genuen parkerako sarbidea hobetuz. Hori guztia, auto-ilarak desagertzearekin eta kamioi astunek hirigunetik zirkulatzeko debekuarekin batera
 
 
Kopenhageko Arkitektura Errege Eskolako dekano ohi Jan Gehl hirigile ospetsuaren eragin izugarria azpimarratu nahi genuke; hori onuragarri izan zaigu eta, horrez gain, haren adiskidetasun handiaz gozatu dugu. Gehl doktorea, Stroget kaletik hasita, bere jaioterriko fisionomia aldatzen laguntzeaz gain, funtsezkoa izan da Melbourne, Londres eta New York moduko hiriak aldatzeko garaian. Azpimarra daiteke Livingstone alkatea izan zela Bloomberg alkate eta adiskideari proposamena egin ziona.
Duen eragin izugarriagatiko eta gure adiskidetasunagatiko aitorpenarekin batera, eremu publiko oro hobetzea lortzeko egindako zenbait aipamen nabarmendu nahi genituzke:
- Eremuko bizitasun soziala: jendeak jende gehiago erakartzen du
- Tokiko erosotasunak eta itxurak egonaldiak luzatzea ekartzen du
- Oinezkoen irisgarritasuna edo garraio publiko bidezkoa sine qua non baldintza bilakatzen da
- Mota orotako jardueren antolaketa izan ohi da maiz arrakastaren gakoa
ITZULI
|