AURREKO AZTERKETAK
Ondoren, lan adierazgarrien zerrenda laburra erantsi dugu, eta orrialdearen ezkerraldeko zutabean gure azterketa eta txostenen deskribapen xehatuagoa, gaika antolatuta, topatuko duzu.
Oro har, gogorarazi nahi dugu gure ikuspegiak beti multimodala, sistemikoa, analitikoa, artearen egoeran behar bezala jasoa (edo egungo praktikaren egoeran, gutxienez) izan nahi duela; bezeroen helburuen ikuspegia hartu nahi du beti aintzat, proiektu osoaren inpaktu orokorrak aztertzea albo batera utzita.
Gure lan-eremuak hainbat maila igarotzen ditu, lurraldearen ikuspegi zabala duten autonomia eta foru mailako gobernuen alor estrategikotik hasita, udal mailaraino eta maila horretan semaforodun bidegurutzearen edo biribilgunearen funtzionaltasunaren azterketa funtsezkoa izan daiteke. Ildo beretik, gure jardueraren izaera multimodalak honako hauek aztertzera eramaten gaitu:
Biden Sareak .... Garraio Publiko .... Hiri Mugigarritasuna .... Modelizazioa .... Beste Zerbitzu Batzuk
- Errepideko bide-sareak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiak, Errioxako Komunitatea eta abar):

- Bide-ardatz berrien planifikazioa bultzatzeko analisia.
- Bidesari-politika berrien aurreko jokaeren kalkuluak.
- Pilaketa errepikari, gertaera edo obra-inpaktu eta abarretan berezkoak diren degradatutako egoeren aurreko analisia.
- Sarearen sendotasun-azterketak planeamendu-faseetan.
- Garraio-sistema adimendunak aplikatzearen inpaktua.
- Sare alternatiboen irisgarritasun-analisia, erabiltzaileei egotzitako kostu-irizpideen arabera.
- Inpaktuen kalkulua: kanpo-kostuak, kostu sozialak, hiri-garapena, jarduera ekonomikoaren kokapena...
ITZULI
- Garraio publikoko sistemak:
(Eusko Jaurlaritza, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiak, RENFE, EuskoTren, ETS, BilbaoRia 2000, eta Bilbo, Donostia, Getxo, Tolosa, Goierri eta abarretako Udalak):
- Berezko bidea duten sareak: metroak, aldirikoak, EuskoTran eta abar. Bilketa multimodalaren eta irisgarritasun berriaren azterketa.
- Bide- edota semaforo-lehentasuna duten sareak: EuskoTran, Bilbobus eta abar. Eraginkortasunaren hobekuntzak eta erakar daitekeen eskaera.
- Zirkulazio orokorrean jasotako sareak: Bizkaibus eta abar. Zerbitzuen berrantolaketa, eskaeraren kalkulua eta erabiltzaileen ustiaketaren kalitateari eta pertzepzioari buruzko auditoriak.
ITZULI
- Hiri Mugikortasuneko Planek,oro har, hainbat alor biltzen dituzte, besteak beste, hauek:
- Mugikortasuna automobilez eta horren kudeaketa trafikoa lasaitzearen aldera, zelulen sorkuntza pasoko zirkulazioa saihesteko, semaforoak jartzea eta arteria-uhinak bi noranzkotan edo sarean hedatzea, bide-segurtasuna eta abar.
- +Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna.
- Mugikortasuna garraio publikoan: linea berrien sorkuntza, lehendik dagoen trenbide-sistema indartzea, geltokien birkokapena, trazatuen aldaketak, geltoki-inguruen hobekuntza...
- Egoiliarrentzako aparkaleku-politika, txandaketa bidean edota bidetik kanpo.
- Eremu publikoetako politika.
- Hirigintza-garapen berriak, bai bizileku motakoak, bai jarduera ekonomikoa kokatzekoak.
- Partaidetza sozialerako programa, hausnarketa-jardunaldiekin, "dialogue mapping" teknikez baliatuta eta gure haurrentzako partaidetza-programa.
ITZULI
- Modelizazioa:
- Atzeraelikadura, erabiltzaileen segmentazioa eta ikuspegi multimodala dituzten
4 etapako eskaera-ereduak.
- Zirkulazioaren Esleipen Dinamikoko Ereduak (DTA), bide-pilaketaren inpaktuak aztertzeko.
- Zirkulazio-eredu mikroskopikoak, bai zirkulazio orokorrerako, bai tranbiak hirian txertatzeko , semaforo-lehentasunezko eskemak, bilakaera-uhin berdeak eta abar barne hartuta.
- Informaziorako Geografia Sistemen (GIS) bidezko azterketa.
- Zarata-inpaktuen eta kutsadura atmosferikoaren azterketa.
- Salgai arriskutsuen zirkulazioagatiko, jarduera kutsagarriengatiko... inpaktu arriskutsuen azterketa.
- Ebaluazio-azterketa, sistemaren ezinbesteko degradazioaren mendeko benetako gaitasuna kontuan hartuta.
- Jarduera jakin bateko eragileen arteko elkarrekintzen dinamika azaltzeko sistema konplexuen erabilera.
ITZULI
- Beste Zerbitzu Batzuk:

- Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak, Garraio Plan Sektorialak eta abar lantzeko laguntza.
- Hiriko banaketaren logistika.
- Instalazio berrien edo eskualde mailako ekipamenduen kokapena.
- Trafikoko inpaktuei buruzko azterketak.
- Merkatuaren azterketak (egoiliarrentzako aparkaleku-lursailen erosketa), logit ereduen bidez.
Ezkerreko zutabeko gaikako ataletan gure ibilbideko adibide ugari ageri dira
ITZULI
|