Aparkaleku-politika bereziki kritikoa da herri edo hiri bateko banaketa modala definitzean eta nabarmendu beharra dago guztizko hornidura aparkalekuaren tarifa-kostua bera baino kritikoagoa dela.
Alderdi kritiko horretako gure lan-ildoa, beti zaila eta deserosoa dena, irtenbide berritzaileak bilatzen aritu da eta iraupen laburreko txandaketako TAO (edo ordu edo eremu urdin) sistemarekin ekin zitzaion. Merkataritzarekin lotzen da, sektore kritikotzat hartuta, nukleoaren animazio sozialari begira, baina arrazoi historikoak direla eta, aparkalekurik gabeko egoiliarrek aparkatzearekin gehiegi lotu da (gure motorizazioa 70eko hamarkadan hasi baitzen).
TAO motako aparkalekuan gure ekarpen berritzailea matrikulak irakurtzen dituen sistema espezifikatzea izan zen, lortu nahi den txandaketa bermatzeko eta aplikatutako lekuko baldintza jakinetara egokitzeko behar adinako malgutasuna duelako. Getxo izan zen hiri aitzindaria, Bilbok jarraitu zion handik urte batzuetara eta sistema hori nagusiki Euskadin zabaldu da. Egoiliarren eta eremura erosketak egitera edo lanera joaten direnen beharrak aintzat hartzen dituen ikuspegi integrala dela nabarmendu behar da, aparkalekuaren eginkizuna hierarkizatzen duena, bai bide-sisteman, bai bide-sistematik kanpo.
Lantokietako aparkalekuek hiriguneei dagokien muturreko adibideak eskaintzen dituzte, aparkalekurik ez dutenak edo enplegu bakoitzeko 0,8 plaza eskaintzen dituztenak. Bestalde, hiri inguruko guneetako aparkaleku-hornidurak langile bakoitzari plaza bana eskaini nahi izatearen paradoxa azaltzen du, baina hori bideraezin bihurtzen da, hiri inguruko lantokiaren dimentsioa hasieran espero izandakoa baino gehiago hazten denean. Oso alor interesgarria da, bereziki landu beharreko aukera guztien kostuak kontuan hartzen badira.
Era berean, alderagarriak diren beste hainbat esperientziatan hartu dugu parte, hala nola Barakaldoko BEC zentroko aparkalekuen beharraren eta kokapen estrategikoaren baldintzen eta aukeren azterketan. Gure lanak lurrazpiko ia 6.000 aparkaleku-plaza eraikitzea eragozten lagundu zuen; izan ere, inguruko bide-sareak horretarako gaitasuna falta zuen eta Metro Bilbaoko geltokia handik oso gertu izateko aukera zegoen.
  
ITZULI
|